Menu Close

“Sestaoko txokorik bitxiena” lehiaketako argazkiak

Guztira 16 lagunek hartu du parte “Sestaoko txokorik bitxiena” argazki lehiaketan, eta laster izango dugu irabazlearen izena!

Bitartean hona hemen parte hartzaileen argazkiak:

 

1. ARGAZKIA

GOGOKO TOKIAN ALDAPARIK EZ!

Iberia kalea Sestaoko Kale Nagusia izan zen, Sestaoko bihotza: dendak, langileen pasabidea, zinemak, eliza, garraiobideak (trena, autobusa, botea)… Orain, ordea, eskailera mekanikoak, denda gutxiago eta desberdinak, boterik ez, baina metroa bai. Eta orain euskaraz hitz egiten dugu, lehen debekatuta zegoen tokian.

 

2.ARGAZKIA

Uren Partzuergoa

Sestaoko kanpoaldean dago. Galindo ibiaren ondoan.

Ez da atsegina haien tankeak ur marroiz beteta ikustea eta usain txarrak ere botatzen ditu.

Bilboko metropolialdeko saneamendu-instalazio nagusia da hondakin-ur poluzioa ezabatzen du, 350.000 m3 hondakin-ur tratazen ditu egunero eta metropolialdeko milioi bat biztanle baino

gehiagori ematen die zerbitzua.

 

3.ARGAZKIA

GENERAL MOLA-REBOZA IKASTETXEA

Lehen ikastetxea zen,eta gero CIP egin zen, parking inprobisatu batekin.

Bere lehen izena General Mola zen, orain Rebonza da. Ikasle asko egon ziren, erreferentzia bat zen Sestaon. Diputazioak erosi zuen terrenoa, errezidentzia bat egiteko, baina proiektua geldirik dago.

 

 

4. ARGAZKIA

Hau Sestaoko tokietako bat da, jendea bizi dena. Itsusiak ,zaborra dauka eta ez da osasungarria.

Udalak inspezioa egiten badu bizi baldintza aldatuko dirá,eta ez dugu gastatuko beste gauza tonto bitartean

 

 

5. ARGAZKIA

LABE GARAIA

Labe garaia lantegi nagusia zen. Bizkaian zegoen, Sestaon. Oso handia zen eta lantegi horri esker, familia asko bizi ziren.

Lantegi hau oso inportantea zen. Altzairua egiten zuen. 1996an itxi zen eta jende asko lanik gabe geratu zen.

Orain labe nagusia geratzen da. Monumentu Historikoa da jendeak bisitatzeko.

 

 

6. ARGAZKIA

KUETON IZAN ZENA ETA BADENA

KUETO auzoan jende desberdin asko zegoen, kaleak hareazkoak ziren, garbitokia zuen, taberna asko zeukan, denda anitzak (elektrikoak , bodeguilla , zapataria…)

Baina orain: anbulategia eta eskola dauka, jende gutxi geratu da; baina jende anitza, gurutzea dauka, kaleak konponduta daude eta ez dago dendarik.

 

7. ARGAZKIA

Vista Alegre eskolak ia ehun urte dauzka. Lehen ume asko eskolara joaten ziren. Orain gela gutxi erabiltzen dira. Zati bat haureskola da. Labe garaiak irekita zeudenean kea eta burdinezko txirlora oso txikiak kanporatzen zituen. Orain, ordea, monumentu-kategoriako kultura-ondasuna da. Jendeak bisita dezake.

Orain zerua garbiagoa da.

 

8. ARGAZKIA

Nire gurasoak hemen ezkondu ziren. Bataiatu ninduten lekua da hau.

Lehen jaunartzea ere hemen egin nuen eta gurasoak bertan lurperatu nituen.

Ez da gauza handia, baina txikitatik txunditu nau bere dorreak.

Horregatik aurkeztu nahi dizuet argazki hau.

Ez zaizue ikasgarria iruditzen?

    

 

9. ARGAZKIA

Zarata, zarata, zarata handia da,

baina entzun dezakezun zaratarik onena da

Haur-jolastaren zarata

Barren zarata

Erretiratuena haurtzaroa gogoratuz

Lana egun gogor osteko hizketak

Ospakizunak: gabonak, euskal dantzak, erraldoiak, inautarietako, San Pedroko jaiak…

Ez dadila inoiz Sestaon falta zarataz beteriko leku hau.

 

10. ARGAZKIA

Ilargi gau batean,

Nire herriak distira egiten du,

Paseatzen naizen bitartean,

Bere bakea eta edertasuna,

ikusten ditut.

Bere herriak eta ibaia,

herri langilearen indarra da.

txoko bakoitzean,

bere historia idazten duena.

Ilargi gau batean,

nire herriak distira egiten du.

 

 

11. ARGAZKIA

 

12. ARGAZKIA

Sestao bere koloreekin, alborantz begiratu eta berdea topatu, zuhaitzak hurbil eta mendiak urrun. Zerua grisa, eguneroko bistak, baina inoiz ez triste, Sestaotarrak gara euriak ere ez gaitu gelditzen. Tabernara atera eta garagardoa ahora, eguzki izpilak han agertzen dira. Sestao, lagunen barrea baino ez dut behar, zure koloreak berriz, maitatzeko.

 

13. ARGAZKIA

Sestaoko zerua arrosa-kolorez eta laranjaz betetzen da iluntzean. Etxeak isilik daude, eta giroa lasaia da. Hodeiak zeruan dantzan, eta eguzkia agurtzen doa poliki. Argiak pizten hasten direnean, egunak amaiera goxoa eta barea du.

 

14. ARGAZKIA

Hau Sestaoko txakurren parkea da. Leku hau oso berezia da niretzat. Hona ekartzen ditut nire txakurrak. Oroitzapen ugari ditut hemen; jolasten nire txakurrekin, asko gustatzen zaie hona etortzea korrika egitera eta beste txakur batzuekin egotea. Gainera, hemen ilunabarra ikustea udan polita baino politagoa da.

 

 

15. ARGAZKIA

Gure herri erdian dagoen kale ospetsua da. Jende asko biltzen da bertan bere lagunekin edades eta parrandan.

Ez da kalerik politena izango, baina ez dut munduko inon hainbeste taberna elkarrekin. Eta inguruko herriko biztaldeak horregatik ezagutzen dute kale hau

[LA PELA KALEA]

 

16. ARGAZKIA

Sestaon leku gutxi daude erlaxatu ahal izateko
Haien artea, nire begikoa hau da. Gure herrian leku paregabea da. Normalean jende gutxi egoten da, eta ezin hobea da bikotekidearekin edo bakarrik paseatzeko. Horrez gain txakur-leku bat dauka zure txakurra eraman dezazun. Badu begira-toki bat eta handik, Hareetatik Erandioraino ikus dezakete.