“Elkar mugituz egingo dugu” dio Euskaraldiaren leloak, eta hala egin genuen Berbalagunok maiatzaren 15eko Ginkanan!
17:00etan San Pedro plazan zenbait Berbalagun, euskara ikasle eta herriko familia elkartu ginen Ginkanan parte hartzeko prest. Lau talde osatuta, talde bakoitzak bere koloreari zegokion paper bat bilatu behar izan zuen plazan bertan. Komeriak! Kosta zen arren, paper guztiak azaldu ziren azkenean, eta bertan idatzitako errokari aurre egin behar izan zioten, bi belaunaldiko bi euskaldun topatzea. Di-da batean lortu zuten hori. Hurrengo pista topatzeko argibideak entzun zituzten gero, eta Orfeoi plazara jo zuten. Bertan papertxoak topatuta, erronka ere egin zuten. Horren ondoren, Sestaoko beste bi txoko bisitatu zituzten (La Pela eta Kueto), eta aurrekoetan bezala, paperak bilatu eta erronka bete zuten.
Irabazleak familiak izan ziren, eta saritxoa lortu zuten; hala ere, denok irabazi genuen zerbait, euskaraz momentu atseginak bizi izan baikenituen!
Eskerrik asko partaide guztioi eta eskerrik asko ekintza hau antolatzen lagundu digun Mary berbalagunari! Zoragarria izan da!