Bukatu da Ezetz Jakin lehiaketan parte hartzeko epea! Guztira 65 lagunek hartu dute parte, eskerrik asko guztioi! Parte hartzaile horietatik 17k erantzun dituzte galdera guztiak ondo, zorionak!
Laster jakingo dugu irabazlearen izena, bitartean, hementxe dituzue galderen erantzunak:
1. Irudi hau Sestaoko eraikuntza bati dagokio, zeini?

La Galanari
2. Nola esaten zaie Sestaokoei?
Sestaoar
3. Mural hau Castaños Egoitzan dago, baina zer irudikatzen du?

Sestoko bonbardaketa (1937)
4. Nolakoa zen Sestao duela hiru mende?
Zelai, mahasti eta paduraz inguratutako 19 baserrik osatzen zuten herria
5 Las Camporraseko gunea Sestaoko birika berdea da; zein da bere benetako izena?
Ondejeda
Ondejeda
6. Orain turismo bulegoa da; lehen zer zen?

Sorospen-etxea
7. Angela Figuera Sestaoko institutu baten izena da, baina nor izan zen?
Olerkari bilbotarra
8. Beheko argazki hau Sestaoko ospakizun baten kartel zatia da, zeinena?

Aniztasunaren egunarena
9. Zenbat balio du Berbalagunen parte hartzeak?
Doakoa da
10. Bukatu esaera zahar hau: hemengo udara San Juanetik…
Hemen lehen bi aukerak eman ditugu ontzat, biak baitaude dokumentatuta: San Pedrora eta San Pedrotara
