Menu Close

Antzerki tailerra familian: kronika eta argazkiak

Arratsalde ezin politagoa pasa genuen maiatzaren 22an Sestaoko Gurasolagunok!

17:15ean Angela Figuera institutuko aretoan elkartu eta Urtxintxa eskolako monitoreak antzerkigintzaren munduan murgildu gintuen: lotsa galtzeko jolasak, irudimena martxan jarriz, antzezlanak asmatu eta interpretatu genituen, azkenengoan gainera, mozorroak eta guzti jantzi genituen. Ekintzari bukaera emateko, dantza-antzerkian aritu ginen.

Zer dibertigarria izan zen dena, eta zer zoragarria izan zen Sestaoko familiekin euskaraz aritzeko aukera izatea! Itzelak zarete!