Larunbat goizean elkartu ginen Mendilagun taldeko kideok Sasiburu mendira igotzeko. Gurutzetako metro geltokian hasi ginen eta Santa Agedarako norabidean zuzendu ginen. Hain ezaguna zaigun Ezkerraldeko paisaia industriala laster utzi genuen atzera eta Karrantzakoa izan zitekeen paisaia agertu zen gure begien aurrean: larreak, abereak, mendiak, hegaztiak, …
Bidezidorretatik gora egin genuen eta 2 orduren bueltan Sasiburuko tontorrera heldu ginen. Bertan hamaiketakoa egin eta patxadaz jaisten hasi ginen, baina igoerakoa izan ez zen beste bide batetik. Santa Agedako baselizatik hurbil pasatu ginen, zaldi koadrila bat ere ikusi genuen.
13:00ak aldera hartu genuen etxera bueltako metroa elkarrekin goiz ederra eman ostean.