Menu Close

Hauek dira aurkeztutako argazkiak. Bakoitzaren azpian dauzkazue zenbakia eta testua. Aukeratu gogokoena eta bozkatu hemen:

Argazki lehiaketaren bozketa

1. Udaberria Santurtziko portuan lekua bilatzen

2. Martxoaren amaiera heltzear dago. Tik-tak, udaberria heldu da Santurtzira. Arin doaz txalupara gure marinelak. Antxoak zain dituzte itsasoan eta eguna argitu orduko arrantza hasiko da.

3. Udaberrian Santurtzin ez dakigu ea euria laster hasiko duen ala ez, eta ziur beste urtaroetan bezala amorratuko garela. Behintzat, tapaukarik gabe goaz, eta oraingoz, aire girotuko aparatuen prezioa berdin zaigu

4. Etxean bezala,inon ez

5. Santurtzi, munduko tontorrean

6. Santurtziarren argia

7. Udaberriaren lehenengo arrastoak ageri dira jada. Eguzkia aurkezle dugu, itsasoa antzoki, eta izpi goiztiarrek, itsasontziak emeki argituz, eguneko aurkezpena egiten digute. Garoa hutsalduz joango da santurtziarron baitan magia betiko utzita.

8. “Udaberriko gau epeletan katu beltz bat ihesean ikus daiteke, marraka, musika eskolako inguruak miatzen”.

9. «Sasoi zoragarria da udaberria. Martxotik ekainera, eguzkia eta euria elkarrekin dantzatzen dute, eta haien laztanak ezagutzen dituzten toki guztietan, lurrak hainbat kolore harrapatzen ditu. Hemen, Santurtziko parkearen bazter honetan, lurra berdez eta arrosaz jantzi da.”

10. «Sasoi zoragarria da udaberria. Martxotik ekainera, eguzkia eta euria elkarrekin dantzatzen dute, eta haien laztanak ezagutzen dituzten toki guztietan, lurrak hainbat kolore harrapatzen ditu. Hemen, Santurtziko parkearen bazter honetan, lurra berdez eta arrosaz jantzi da.”

11. Tamalez, gero eta ohikoak izaten diren egun beroen zapa freskatzen dituzte tanta potoloetako bat-bateko zaparradek. Lur zein belar freskoen usainak barreiatuak direnean, orduan eta ez lehenago, ateratzen gara paseoan epeltasunaz gozatzera.

12. Udaberria loreekin lotzen dugu beti. Hala ere, udaberriari buruz pentsatzen dudanean, ortzadarrak agertzen dira nire irudimenean. Ez dakit zenbat ostadar dauzkan sakelekoan, hainbat lekutan aterata. Nahiz eta oraingoa ez den, Santurtziko honek lasaitasun handia sorrarazten dit.