Menu Close

Sestaoko txokorik xarmangarriena

Hona hemen Sestaoko txokorik xarmangarriena argazki lehiaketako parte hartzaileen argazki eta testuak.
Sestaoko Berbalagunek aukeratuko duzue irabazlea BOZKA bidez!
 
Ostiralean jakingo dugu irabazlea zein den!

1.ARGAZKIA

Iragan baten ikurra
Txikitatik, gurasoen etxetik irudi hau ikus nezakeen. Horregatik argazki honek haurtzaroa gogorarazten dit. Halaber, iragan hartako bi aldeak ekartzen dizkit gogora: alde batetik, kea eta zikinkeria; beste aldetik, ordea, langileak eta aberastasuna. Horretan datza edertasuna. Azken finean, herri langile baten bizitza erakusten du. Gurea. Gure Sestao maitearena.
2.ARGAZKIA

Elkargunea eta hausnarketa
Txikitan ihes egin zenuen lekua. Harriak botatzera jolastera joan ginen lekua, lehen zigarroak ezkutuan erretzeko.Orain, pantalanaren antolaketarekin, inguru ederra. Are gehiago aiton-amonek eta haurrek paseoez gozatu ahal izan duten itxialditik.
3.ARGAZKIA

Bizi izan duguna garela diote. Beraz,gomutak gara eta nire oroitzapenik onenak Sestaoko parkearekin lotuta daude. Markonzagakoarekin,zehazki.Gogoan dudan gunean zurezko zubiak zein urmaelak zeuden eta anfiteatroan beti izaten zen ikuskizunen bat.

Gazteagoa nintzenean, leku hartan une paregabeak birraititearekin igaro nituen eta horregatik, nostalgiaz gogoratzen dut hara joaten naizenean


 4,5 eta 6.ARGAZKIAK

Sestaon, gezurra badirudi ere, hau bezalako paisaiak eta biriki berdeak ditugu. Haien artean, hauxe da niretzat  xarmangarrienetariko bat. 
Hemendik, etorkizunari (metroari, Uren Partzuergoari,…), nolabait,  itzala egiten dioten zuhaitzek zein ikuspegiak gogora ekarri dizkidate  nire eta Sestaoren istorioa eta bion euskalduntze bidea. 
Urruntasunean, Bilbo eta itsas adarra; behean, Simondrogas: bajadak, txosnak, sokamuturrak, eta… lehen ikastola. Ea-ea klandestinoa, baina euskaraz. 
Begiradak Sasiburu mendilerrora narama, eta gogora ekarri dit euskararen bide aldapatsua eta gorabeheratsua, gorabeheratsua bai, baina, aberasgarria, oso. Izan ere, hor dira  Kueto eskola eta Angela Figuera institutuak,  Argalario eta Zugaztietari  begira; gaur egun D eredukoak biak, ez ordea, nire garaian. Hala ere,  mendi horiek- gazteria, herri eta gune erdaldun batean jaioa izana- ere zeharkatu genituen. Orduan erabaki nuen AEKn izena ematea eta euskal filologia ikastea. 
Eskalada  horrek, toki xarmangarri honek eta Berbalagunek  lerro hauetara ekarri naute eta ikustarazi didate, harrotasunez  eta poztasunez, gaur egun, euskara mendi horietatik atera eta hegan dagoela Sestaotik. 
7.ARGAZKIA

Argazki hau sestaoko beheko aldean egin nuen, Ondejeda parkea deitzen da. 
Egunero nire txakurra eta biok parkera goaz, goiz eder bat pasatzera. Lasaitasun handia dago, horregatik asko guztatzen zaigu hara paseatzera joatea eta flisbirekin jolastea. 
8.ARGAZKIA
Argazkia: Sestaoko Udala

Niri Sestaoko Udala gustatzen zait eraikin polita eta dotorea delako.
Lorategi batería inguratuta dago eta bere horma nagusian Sestaoko armarria dauka. 
Barruan ere polita da: eskailerak egurrezkoak dira. 
Sestao erdian dago, Gran Vía kalea beti aurrez begiratzen. 
Niretzat Sestaoko eraikin izugarriena da. 
9.ARGAZKIA

Lantegiak eta itsasadarra

Sestaoko historia ezin da ulertu bere ondare industriala gogora ekarri gabe. Nazioarte mailan merkataritza gune nagusienetakoa izan zen XX. mendean, eta langileen joan-etorriak etengabeak ziren garai hartan. Egun, errealitatea oso bestelakoa da; zeru urdinean ez dago lantegiek isuritako ke grisaren arrastorik, eta itsasadarraren inguruak aisialdirako gune paregabe bilakatu dira.



10.ARGAZKIA

Urteak ez dira pasatu Amador Palma kaletik. Sestaoko atleta famatu baten izena duen kaleko bizietxeek betidanik hezetasunaren kontra borrokatu dute, baina oraindik hor daude, koloretsu eta xarmangarri. 

Hara joaten ginen lagunekin goman jolastera. Askotan pasatzen naiz hortik eta neure burua ikusiko ez banu, urteak ez direla pasatu emango luke.

11 eta 12.ARGAZKIAK

Toki hau Kuetoko ikaztegi zaharra da,`Protectora` auzenean dago , beheko aldean.

Hasiera batean ikaztegia zen baina gero taberna bihurtu zen, gaur egun, itxita dago.
 Oinezkoen kalea da eta leku ospel eta ilunean dago.
 Eguzkiak ez du disdira egiten eta lurra beti berde egoten da. Duela urte asko oso leku  zikin eta ahantzia zen baina orain hobeto dago.

 Sestaoko leku aitzin eta nostalgikoa da, horregatik gustatzen zait


13.ARGAZKIA

Aurten bere 50. urteurrena da. Gaur egun ere, zutik dirau gorenean. Sestaora hurbiltzen zarenean, hor ikusiko duzu, denborari aurre egiten, sestaoarron bizitzaren eta hezkuntzaren zutabea izan den Sestaoko ikur hau. Izan ere, sestaoar askoren prestakuntza, esperientzia, maitasun, eta bizipenen gunea izan eta izango da…”Gure INSTI”

14.ARGAZKIA

“Los baños” kalean dagoen, muraletakoa bat da: Navalari omenaldia. Egunero etxera joatean pasatzen naiz eta beti gogoratzen dut, nolakoa zen kaleko giroa lantegian irekita zegoenean. Muralean gizon bat dago eta gure aitari beti txantxa egiten diogu. “Aita zu zara horko gizona”. Aitak beti erantzuten du, ez dela bera. Barre egiten dugu.

15.ARGAZKIA

METALEZKO ERRALDOIAK

Metalezko erraldoiak, 

mugiezinak, ikaragarriak,

 bizitza sortu zenuten.

gure etorkizuna eraldatu zenuten. 

Metalezko erraldoiak

garai bateko lekukoak, 

bizi nahi duzue, 

bizitzari heldu nahi diozue.

Zer uste duzue? 

Nola ulertzen duzue bizitza? 

Zer mezu helarazi nahi diguzue? 

Egon gurekin!

16.ARGAZKIA

Arratsalde on, hemen utzi dizuet niretzat Sestaoko leku xarmangarrienetako bat, hau da, Markonzagako anfiteatroa. Eraikin hau parke izugarri baten barruan dago Markonzagako auzoan. Tamalez, anfiteatroa ez ezik, parkea ere ez dira erabiltzen. Nire ustez, gure ondoan dauden herri guztiek nahi lukete anfiteatro bat edukitzea. Pena ematen dit hain gutxi erabiltzeak, batez ere, festetan edo asteburuan. Uste dut leku aproposena dela antzerkia, kontzertuak, eta abar ikustea. Estalita bat jartzen badiote, oso egokia litzateke 
17.ARGAZKIA

Sestaoko txokorik xarmangarriena hau da. Egunero ikuspuntu hau ikusten dut eta ez nago nekatuta. Oso gustazen zait itxasoa usaintzea eta eguzkia sentitzea. Gainera ikuspuntu honetan gutxienez 5 herri ikusi ditzakezu. Zer deritzozu?

18.ARGAZKIA

Sestaoko nire lekurik xarmangarriena hau da. Niretzat dudarik gabe ikuspuntu onena da mundu osoan. Itxasoa usaina, haizea aurpegian, eta gure istorioa argazki batean aurkitu dezakezu. Garai batean industria gure bizitza zen eta gure istorioa kontatzen du argazki honek. Azkenean gu gure sustraiak gara.

19.ARGAZKIA

 Txikitatik gustatzen zait leku hau.   Asko aldatu den arren betirako izango da nire Sestaoko txokorik xarmangarriena.

20. ARGAZKIA

Leku hau ibiltoki argitsua da eta oso zabala. Ondoko parkean arratsaldez edo gauez paseatzea lasaitasuna ematen dit. Parke hori Sestaoko beheko Aldean dago eta ez dago gende askorik oso polita da.
21.ARGAZKIA
Sestaoko anfiteatro
Hau da Markonzaga anfiteatro! Leku deigarria da,bai ikuskizunak gozatzeko, bai eguzkitan egoteko.
Orain del gutxi hainbat kolore margotu dute, LGBTIQ omenez eta gure errespetua izatea merezi du.
22.ARGAZKIA

Niretzat Sestaoko txokorik xarmangarriena Benedikta pasealekua da. Hemendik momentu oso politak bizi naizelako. Bai Izarrekin ( nire txakurra), bikotea edo lagunekin paseatzen, bai uretan Sestaoko arraunlari beteranoekin arrauna egiten. Alde batetik leku ederra da korrika egiteko, bizikleta edo patinez ibiltzeko eta bitartean Bizkaiko Zubia eta Serantes mendia ikus dezakezu. Izugarria da!

23.ARGAZKIA
Txikitatik etortzen nintzen hona jolastera, nire adizkideekin, eskola hurbil zegoelako!! 
Lore asko hartzen nituen eta amari ematen nizkion.
Oroitzapen  politak datorkit!!! 
Sestaoko enparantza aurrean dago eta han esertzen bazinen, astebururo ikusten zenuen “txitxarrillo” 
Lorategi erdian estatua bat dago eta Argi batzuk ere bai, gauez oso polita ikusten da.
Gaur egun, suposatzen da ezin ditugula zapaldu lorategiak, baina gendea argazkiak ateratzeko zapaltzen da!