Noiz: apirilaren 5ean, ostiralarekin
Non: Kresala aretoan
Ordua: 10:00etan
Antolatzailea: Korrika Kulturala
Antolatzailea: Korrika Kulturala
Sinopsia:
Nomofobia aitzakiatzat hartuta, hiru emakumek ikusleekin batera terapia bati egingo diote aurre.
Hasteko, elkarrekin test bat egingo dute, mendekotasuna zenbatekoa den neurtzeko. Ondoren, gizartean hain hedatuta dagoen gaitz hori kasu ezberdin ugaritan ikusteko parada izango dugu: ofizio ezberdinetako langileek, umeek, nerabeek, adineko emakumeek, batzuetan esketx tankeran eta bestetan bakarrizketa gisa, euren bizipenak aurkeztuko dizkigute, betiere umorea lagun, burua astintzeko asmotan.
Nomofobia: Agian eritasunak jota zaude eta oraindik ez dakizu. Sakelakoekiko mendekotasuna, askoren iritziz, XXI. mendeko gaixotasuna da. Adituek diotenez, biztanleriaren parte handi bati eragiten dion eritasuntzat har daiteke; hori bai, kaltetuak ez dira gaitzaren garrantziaz ohartu ere egiten.