Pasa den ostiralean, Bilboko Arte Ederren museoan izan ginen Santurtziko Berbalagunak. ABC museoaren alfabetoa erakusketa Ruthen eskutik, gure aurreko bisitetan izandako gida, ezagutzeko prest elkartu ginen museoaren harreran.
Erakusketa jolas antzera ulertu behar genuela izan zen lehen oharra: ohiko erakusketetan gai, garai historiko, arte mugimendu edo hari bat izaten dute; oraingoak, ordea, alfabetoko letrakditu oinarri. Aipatutako jolasa bi norabidetan egin daiteke: letra eta horri dagokion hitza irakurri, eta gelako artelanetan topatu hitz hori edota haren esanahia; edo artelanei erreparatu eta zer duten komunean deduzitzen saiatu. Batzuetan zaila gertatu arren, beste batzuetan ez da hain zaila izaten. Beraz, animatu nahi zaituztegu erakusketa jostagarria ikustera eta gozatzera!