Menu Close

Santurtziko San Jorge jaietan ere euskaraz

 
Ostiral honetan, apirilak 20, hasiko dira San Jorge jaiak, eta hainbat ekitaldi euskaraz izango ditugu, bai helduontzat, bai familientzat:
– Apirilak 20, ostirala: umeentzako diskoteka ibiltaria PACO DJ eta MITXEL ANIMADORen eskutik, parke nagusian, 18:00etan.
– Apirilak 20, ostirala: jaialdia arrantza-portuan URRATS taldearen eskutik, 23:00etan.
– Apirilak 21, larunbata: haur-parkea oinezko-gunean, 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era.
– Apirilak 22, igandea: umeen dantza-alardea parke nagusian.
– Apirilak 22, igandea: familiarentzako disko-festa MARK MARKOSen eskutik, arrantza-portuan.
– Apirilak 22, igandea: erromeria Dangiliske taldearekin Gernika parkean, 19:00etan.
– Apirilak 23, astelehena: Zortziko txikia haur-diskoteka XAIBORekin, arrantza-portuan.
Aurrerago ekitaldi gehiagoren berri emango dizuegu. Bitartean euskaraz gozatu, maite, berba egin, dantzatu, laztandu, garrasi egin, aldarrikatu, jolastu, ikasi, irakurri…