Menu Close

Masaje lasaigarri tailerra Santurtziko Kulturgunean

Pasa den ostiralean, martxoak 9, urte hasierako aldapak sortutako nekea arintzeko abagunea izan genuen, Xabi Pajares masajistaren eskutik. Bertan, elkarri masajea ematen ikasteaz gain, azalpen teorikoak ere jaso genituen, besteak beste, gorputz organoen eta aurpegiko zonaldeen arteko lotura. Gorputzeko organo bakoitzari aurpegi-gune bat dagokio; nolako mina, halako masajea. 
Berbalagun batek honako hau esan zuen: ” badirudi zortzi orduz lo egin dudala jarraian”. Horren aurrean, ez dago hitz gehiago gehitzerik.