Korrikaren 19. ediziorako ekoitziriko dokumentalean 19 pertsona esanguratsu agertzen dira, euskal gizarteko esparru ezberdinetan erreferentziazkoak direnak. Elkarrizketen bitartez, euskararen alorreko ahalduntzeaz ari dira: noiz ahaldundu ziren, nola, zergatik… Norbanako gisa euskahalduntzeaz ari dira, baina baita ahalduntze esperientzia kolektiboei buruz ere.
Ahalduntzea ez ezik, ahuleziak ere badituzte mintzagai, izan ere ahuleziak ere aztertu behar dira norbanako zein kolektibo gisa euskahalduntzera heltzeko.
Eguna: martxoak 12, osteguna
Ordua: 10:00etan eta 19:00etan
Lekua: Casa Torre jauregia
Antolatzailea: KORRIKA Kulturala