Menu Close

Urriko Irakurzale Klubaren kronika

Santurtziko Irakurzale Klubean, hirugarrenez izan dugu Xabier Etxaniz Rojo idazlea, eta, beti bezala, plazera izan da. Oraingoan, “Denok gara Google”-i buruz (azken eleberria) solastera etorri zitzaigun.
Haren hitzetan, 2015ean idatzitako ipuin bat du oinarri liburuak, eta taldekideon artean 2016an ipuina irakurtzeko primizia izan zuenik bada. Urte batzuen ostean, lagun batek kontatutako benetako istorio batek kolpatu zuen idazlea; eta, orduan, Etxanizek erabaki zuen gertakizun horri buruz ere idatzi behar zuela. Argitalpenean, hortaz, bi maitasun istorio topatuko dituzue; halere, jakizue bien arteko aldea nabaria dela, erabat ezberdinak baitira zentzu askotan. Dena den, misterioa mantentze aldera, kronika honetan ez dugu gehiagorik kontatuko, nahiago dugu zeuek argitzea.
Eta, nola ez, eskerrik asko Xabier gurera beste behin ere etortzeagatik!