Aurreko mezuan abisatu genuen azaroaren 22a agendan gorde beharrekoa zela. Zergatik? Bada, bi hitzordu garrantzitsu izango dugulako…
18:30ean Berbalagun topaketa izango dugu. Baina aurtengoa ezberdina izango da… Izan ere, Muñoz jauna hiriko aberatsena da. Hariak mugitu ditu beti nahi izan duen moduan, ondorioei zein autoritateei erreparatu gabe. Baina gaur arratsaldean hilketa bat gertatu da. Pistei jarraituz erruduna topatu beharko duzue. Ala zu zara?
Ohiko moduan, izena eman dezakezu ezkerraldea@aek.eus helbidean edo 678 422 573 zenbakian, eta 10 euro balio izango du jokatzeal. Plazak mugatuak izango dira!
Eta horren ostean, gehiago izango dugu: bertso-afaria antolatu du AEK-k Mamarigako Itsasoko Ama eskolan Asier Alcedo eta Jon Barrocal bertsolariekin. Izena eman nahi baduzu, pasatu AEK euskaltegitik. 15 euroren truke, ez galdu aukera (menu beganoa ere izango da)!
Eta azkenik, aisialdirako ez ezik, lanean hasteko aukera ere izango dugu hurrengo astean. Izan ere, asteartean hasiko gara 2020ko Euskaraldia antolatzen. Animatuz gero, handiago egiten laguntzeko aukera duzu!