Bernardo Atxagaren Enarak izan zuten hizpide, eta hona taldearen iritzia:
Eraikin baten inguruan eta hiru heriotzatan harilkatutako istorioa dugu honakoa. Errealismo magikotik ere badauka: pertsona erreal (egiatan bizi izandakoak), izaki material (pertsona erreal literarioak), izaki immaterial (aingeru erori literarioak), eta, noski, nonahi ageri diren enarak, denak elkarbizitzen.
Hurrengo hitzordua maiatzaren 13an izango da, eta Mikel Pagadi Amianoren Bisita izango da hizpide.
