Menu Close

Asteburuko kronikatxoa

Hitzordu bikoitza izan dugu berbalagunok asteburuan. Izan ere, ostiralean Bilboko Arkeologia Museora hurbildu ginen bisita gidatu interesgarria egitera. Igandean, ordea, nagiak atera eta Bilbotik abiatu ginen Santa Ageda baselizara. Hori bai, ohitura onak ezin galdu eta pote bana hartuz amaitu genuen goiza Barakaldon!