Menu Close

Irakurzale Klubaren azken kronika eta gogorarazpena

Irakurzale Klubaren azken hitzorduan “Txori gorri” izan genuen hizpide, eta honatx taldearen “ondorioak”:

Ikasturteko azken-aurreko hitzorduan, emakume siux baten idazlanak euskaraz irakurtzeko aukera paregabea izan dugu. Idazkiak bi atal ditu: Zitkala-Sa idazlearen bizipenak, alde batetik; eta bestetik, irakaspendun siux kondairak. Beraz, pozik gaude umetan sustraiei muzin eginda, helduaroan garrantziaz konturaturik, kontatzeko beharrari esker gaur egun irakurgai dugulako.

Gogoratu, bestalde, hurrengo hitzordua ekainaren 19an izango dugula, “Printzak begietan” jorratzeko, eta gurekin izango dugula Iratxe Ormatza Imatz egilea!!!