Menu Close

Santurtziko Irakurzale Klubaren azken kronikatxoa eta ekaineko hitzordua

Aurreko astean elkartu ginen Irakurzale Klubean Uxue Apaolazaren “Bihurguneo nasa” jorratzeko, eta honakoa da “emaitza”:

Ipuin liburua idatzi du Uxue Apaolazak, eleberri itxura eduki arren, izan ere, protagonista bera dute guztiek, Lur, eta beste pertsonaia batzuk behin baino gehiagotan topatuko ditugu. Anekdotikoak iruditu ahal zaizkigun gertakarietan, barne bakarrizketa mamitsuak zein tentsioak agertuko zaizkigu; esaterako: amildegiaren erakargarritasuna, nahi duguna eta egiten dugunaren arteko aldea…

Santurtziko Irakurzale Klubean irakurtzen gozatu dugu, beraz irakurtzera animatu nahi zaituztegu, eta, noski, gurekin batera taldearen parte izatera!

Eta ikasturtea amaitzeko eleberri grafikoari ekingo diogu: Harkaitz Canok eta Unai Iturriagak idatzi eta Joseba Larratxek marraztutako “Ni ez naiz Mikel Laboa” izango dugu hizpide ekainaren 14an. Animatuko zara gurekin?