Serantes Kultur Aretoan bisita gidatua maiatzaren 31n
Datorren asteartean, hilak 31, bisita gidatua egiteko aukera egongo da Serantes Kultur Aretoan. Antzokia ohi ez bezala ikusi ahal izango da, film bat edo emanaldietara goazenean ikusten ez ditugun txoko eta zirrikituak ezagutuko ditugu, eta azalpenez gain, hainbat pasadizo eta bitxikeriaren berri ere emango digute.
Esan bezala, bisita maiatzaren 31n izango da, 17:00etan, 30-45 bat minutuko iraupena izango du, eta doan izango da.
Parte hartu nahi baduzue, Casa Torre jauregian eman behar duzue izena, astelehenetik larunbatera bitartean, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatrik 21:30era.
Animatu eta ezagutu SKA barrutik!
“Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Cookie guztiak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta.ONARTU