3 txerrikumeek hirigunean bizitzea erabaki dute. Hiritar giroa zaila eta arrotza egingo zaie hasieran: zarata, kutsadura, argiak, semaforoak… Hiriko zailtasunei neurria hartu dietela uste dutenean, arriskurik handiena ezagutuko dute: otso maltzurra. Zorigaiztoko otsoa edozertarako dago prest 3 txerrikumeak jateko.
Putz eginez bi txerrikume txikienek eraikitako etxeak botatzea lortuko du,lastozkoa eta egurrezkoa. Harrizko etxean, ordea, hiru txerrikumeen elkartasun, buruargitasun eta ausardiari egin beharko die aurre. Antzezlanaren hari nagusia “3 txerrikumeak” ipuin klasikoan oinarrituta dago, baina gaur egungo edukiak eta formak gehituta.
Komedia, jolas, dantza eta abestien bitartez, txerrikumeek erakutsiko digute posible dela hirian bizitza dibertigarri eta osasungarria izatea.
Eguna: martxoak 8, igandea
Ordua: 12:30ean
Lekua: Serantes Kultur Aretoan
Prezioa: 4 euro
Iraupena: 60 minutu