Mamarigan batu ginen Mintzaneten berri jasotzeko gogoz. Hizlariekemandako azalpen argiez gain, Piliren testigantza (erabiltzailerik nagusiena, 91 urtekoa bera) eta Santurtziko erabiltzaileetako baten, Mertxe Gonzalezen, bizipenak ere entzun genituen.
Berbalagunen bezala, euskaldunak elkartu eta hizketan jartzen ditu. Hala ere, ezberdintasuna egon badago, ordenagailu bidezkoa baita eta bi lagunek hartzen dute parte elkarrizketetan: bidelaria (euskalduntzeko bidea egiten ari dena) eta bidelaguna (euskalduntzeko bidean lagun izango duena).
Haien hitzetan, honetan bai ala bai hitz egin beharra dago, biren artekoa baita elkarrizketa.
Honetaz gain, erabiltzaileen %80 Euskal Herrian bizi da, baina beste %20 munduan zehar barreiatuta dago. Honen adibide garbia izan zen “Mintzanet eguna” izan zen, non Argentina eta Euskal Herria arteko, Atlantikoaren bi aldeetako lehendabiziko mintzodromoa gauzatu zen.
Benetan interesgarria denez, ezagutzera eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu.