Ekainaren azken ostiralean, hilak 29, Ezkerraldeko berbalagun guztiontzako BIDAIA TURISTIKOA daukagu, “Euskal Herria” itsasontzian.
Santurtziko kirol portutik atera 18:45ean, eta Portugaleteko kaian amaitu 20:00etan.
Bitartean Abra badiara atera eta Ibaizabal itsasadarrean barna igo egingo gara, musikaz blai eta lagunez inguraturik.
Hori guztia DOAN, baina aldez aurretik izena eman behar duzu, plaza kopurua mugatua baita: 600482022 edota ezkerraldea@aek.eus
Festan jarraitzeko gogoz bazabiltza, Portugalete Kantariren eskutik, bertso-kantu-poteoa izango dugu Alde Zaharreko tabernetan, eta bertso-afaria Merkatuan (Uxue Alberdi, Unai Iturriaga eta Jon Maia).
Ikasturteari amaiera emateko aukera ezin hobea!
“Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ahalbidetzeko, gure zerbitzuak aztertzeko eta helburu analitikoetarako, zure nabigazio-datuak aztertuta. Cookie guztiak onar ditzakezu "ONARTU" botoia sakatuta.ONARTU