Asteartean izan zen Berbalagunek antolatutako yoga tailerra. Hitzordura pixkanaka-pixkana agertu ginen guztiok estera eta manta banarekin.
Hasteko, yogaren filosofiaz eta erabileraz hitz egin zigun Hodeik: geure buruari eta gorputzari, banaezinak baitira, gehiago erreparatzearen eta entzutearen beharrari buruz. Estresak jota, alde batera eta bestera korrika eta presaka ibiltzen ohituak gara gizarte honetan; eta ez dugu astirik izaten gure barnera begiratzeko. Hortaz, lasaiago eta orekatuago bizitzeko ariketa interesgarria da yoga.
Bigarren zatian, kontzentrazioa landu genuen: gure gorputzari erreparatu genion. Gorputz atalak banan-banan sentitu genituen. Horren ondoren, posturak egin genituen edo behintzat saiatu ginen. Behin eta berriro errepikatu zigun ez dugula minik hartu behar, gure gorputzei entzun behar diegula eta minik sentituz gero, atseden hartzeko.
Bukatzeko, “hilotzaren postura” egin genuen: estera gainean etzan, mantaz estali, begiak itxi eta burua zuriz, baina lokartu gabe, uzten saiatu ginen eta batzuek lortu ere lortu zuten!
Hodeik “beno, bukatu da” esan eta aurrean nuen lagunak ondokoa esan zidan “Joe! Eta orain berriro munduarekin konektatu behar, hemen geratuko nintzateke!”
……..Beraz, oso gustura ibili ginen munduaz deskonektatuta, errepikatzeko modukoa benetan.