Asteburu ederra pasa dugu Sestaoko berbalagunok iparralden!
Ostiralean iritsi ginen bertara, Lapurdin eguzkipean bazkaldu eta Garazira abiatu ginen Compostella aterpean gure motxilak uzteko. Garazi ederra ezagutzeko paseotxo bat eman ostean, aterpera afaltzera joan ginen.
Larunbat goizean Baigorrira jo genuen Bixentania ostatura, 10:00etatik 12:00ak arte bertako berbalagunekin hitzordua baikenuen, zoragarria izan zen beraiekin esperientziak partekatu ahal izatea, egin ziguten harrera paregabea izan zen!
Ondoren, Baigorritik ibilalditxoa egin eta Irulegira joan ginen berriz eguzkipean bazkaltzera. Sabela beteta, mendi ibilalditxoa egin genuen Irulegin, paraje ikusgarriak!
Honen ondoren, Donapaleu ezagutzera joan ginen. Aterpera neka-neka eginda itzuli ginenez gero, afaldu eta segituan oheratu ginen.
Igandean aterpea utzi eta Zuberoara abiatu ginen, maskaradak! Hokira heldu eta segituan egin ziguten harrera, autoan sartu zitzaizkigun buhameak! Barrikadetan dantzak eta kale antzerkia ikusi bitartean, bertakoek prestaturiko janariak dastatzeko parada izan genuen.
Eguerdian, herri bazkarian bete genuen tripa xiberotarrez inguraturik!
Bazkaria bukatuta, dantzak eta antzerkia berriz!
Arratsaldeko 17:00ak aldera, pena handiz, autoak hartu eta etxera itzuli ginen…
Hurrengora arte Iparralde!
Maskaradak (Hoki)
Mendi ibilaldia (Irulegi)
Garazi ederra!
Garazi!
Mendi ibilbidea (Irulegi)
Gure aterpea! (Garazi)
Ezpelete
Bixentenia ostatua
Maskaradak!
Sestaoko berbalagunak maskaradetako herri bazkarian! (Hoki)
Maskaradak!