Ostiralean, 18:00etan, 30 bat lagun elkartu ginen Music tabernan 18-19 ikasturtea agurtu eta ondo pasatzeko. Berbalagun proiektuaren gaineko zertzelada batzuk eman ondoren (taldeak, zenbat lagunek parte hartzen duten, xedeak, agenda…), Music tabernak prestatutako pintxoez gozatu genuen. Giro aparta sortu zen, eta berbalagunek elkar ezagutzeko parada izan zuten (ezin da gehiagorik eskatu). Jakina, Euskaraldia ere presente izan genuen ahoan nahiz belarrietan.
Tipi-Tapa tabernan, 19:30ean kantulagunak zain genituenez, harantz abiatu ginen, aldez aurretik eztarria ongi entrenatua, euskal kantutegiari errepasoa emateko asmoz. Hori ere bikaina, giro aparta, itzela eta berbalagunak jo eta su ibili ziren Xalbadorren parajeetan, baratzeak ureztatzen, pottokaren gainean saltoka eta kantuka, euskara itsaso zabala da-eta.
berbakoadrila
Koadro bat badirudi ere, otamena da
kantulagunak Tipi-Tapa tabernan