Menu Close

Apirilaren 10ean, 23:00etan, Santurtzira iritsiko da KORRIKA

Gero eta gutxiago falta da 21. Korrika Santurtzira heltzeko. Egun horretan, santurtziarrok kalera aterako gara eta harrera itzela egingo diogu, Korrikak merezi duelako. Gainera, egun borobila izango dugu:
10:00etan, Korrika Txikia. Bi zutabe aterako dira; bata Kabiezesetik eta bestea Mamarigatik, eta, lehendabiziko aldiz, ikastetxe guztiek parte hartuko dute. Ranzari ere animatuko da.
20:00etan, batetik, Gernika parkean erromeria izango dugu Gora Herria taldearen eskutik (Ortzadar elkarteak antolatua), eta erromeriarekin batera txorizoa sagardotan; bestetik, Bapor ontzia kalean, Euskaldunberri plazan, Juan XIII kalean eta Mamarigan, ostalariek pintxo potea egingo dute; beraz, aitzakiarik ez etxeratzeko.

Taberna hauetan guztietan pintxo potean aritzeko abagunea izango dugu:
Music, Cafeto, Wagon, Gaua, Cayo Triste, Harolds, Kalea, JR, Sound Place, Gloss eta Bitacoran.
Armintza, Luna, Taxka, Muñoz, Arraun, Maisu, Akelarre eta Soteran.
 SANTURTZIK KLIKA!!