Gabonez gehien gozatzen dutenak umeak izaten dira. Haientzako ekitaldi ugari antolatzen da eta hauen artean urtero izaten da Gabonetako parkea. Bertan ekitaldiak, puzgarriak, jolasak, tailerrak eta abar izango dira.
Egunak: abenduaren 26tik urtarrilaren 5era
Lekuak: Gernika parkea eta Kabiezeseko kiroldegia
Norentzat: 2 eta 14 urte artekoentzat
Sarrera: dohainik
Antolatzailea: Santurtziko Udala