Menu Close

Induriagako nekropolia eta Jeronaleseko kastroa

Induriagako nekropolia eta Jeronaleseko kastroa bisitatuko ditugu maiatzaren 4an!

Aimar Egiluz Landak gidatuta, 3 orduko paseoa egingo dugu Agoitz inguruan.

Induriagako nekropolia: Cromlech-ak (harrespilak, mairu-baratzeak) daude. Induriagatik gertu, Arizkunen eta Oihanzabal nekropoliak daude.

Jeronaleseko kastroa: K.a. VI.-VII. mendekoa da, ustez. Kastroak muino gainetako gotorleku-herrixkak dira. Leku malkartsuetan egon ohi ziren, eta harresia zuten ageriko tokiak babesteko.

 

Animatu,  zatozte maiatzaren 4an, Agoizko zubira. 10:30ean elkartuko gara!