Menu Close

ARTIKUTZA. BISITA GIDATUA, Ekainak 2

Mater Museorekin egindako txango arrakastatsua eta gero, uda giroa hurbiltzen ari den honetan, beste txango eder bat antolatu dugu. Artikutzara izango da. 9 kilometroko ibilbide erraza bertako arduradunen gidaritzapean. 30 lagunentzako tokia da eta aldez aurretik izena eman behar duzue. Azalpenak benetan interesgarriak dira, ez galdu aukera. Txangoa bukatutakoan, nahi izanez gero, etxeko janariarekin elkarrekin bazkaldu ahal izango dugu.