Menu Close

Bizkarsoro filmaren emanaldia

Martxoaren 11n Pasaia Donibanen

Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak Bizkarsoro filma eskainiko du martxoaren 11n, 19:00etan, Pasai Donibaneko kulturguneko Juanba Berasategi aretoan. Ondoren, filmaren lan-taldeko kide batekin solasaldia egongo da.

Emanaldia euskaraz izango da.

Josu Martinezek zuzendutako fikziozko film luzea da Bizkarsoro. Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.

Sarrerak erreserbatzeko hemen.