Menu Close

Euskal Sukaldaritza, tailerra

Datorren otsailaren 22an Antxoko Basari Elkartean Euskal Sukaldaritzari buruzko ikastaro bat egingo dugu Carlos Nuez sukaldariaren eskutik. Carlos Mintzalagun Egitasmoan ari da bidelari moduan. Erabat polifazetikoa: sukaldaria, idazlea, musikaria, Gipuzkoako Pintxo Lehiaketan irabazle izandakoa… Aukera ederra ikasteko. Erne parte hartzeko kopurua mugatua da. izena eman behar da aurretik.