Menu Close

Urtzi Leoneten liburuaren aurkezpena

Iragan den ostegunean, martxoak 16 “Itzalen Dama eta Patxi Bakallu” liburuaren egilearekin solas egiteko aukera izan genuen. Urtzi Leoneteen eskutik, fantasiazko sorkuntzak dituen hainbat berezitasun ezagutu genuen. Heldu eta gazteentzat eginiko lan ederra eta kalitatezkoa da idazleak burututakoa. Hiru ale izango dituen “saga” baten hastapena.