Menu Close

Olerkiak Irudi I. Lehiaketa

Arau-oinarriak

Meatzaldeko Irakuzale Klubak Olerkiak irudi lehenengo argazki lehiaketa deitzen du, euskal olerkigintza zabaltzeko eta era ezberdinean euskal literatura bultzatzeko xede nagusia hartuta.

Partehartzaileak:

14 urtetik gorako edonork parte har dezake, zeinahi dela bere herritartasuna.
Lehiaketa honetan parte-hartzeak berekin dakar besterik gabe oinarri hauek osoki onartzen direla.

Gaia:

Hainbat olerki proposatuko dira, eta haietakoren batekin zerikusia duen argazki bakarra aurkeztu beharko da. (Olerkiak eranskinean)

Lanak bidaltzea:

Parte-hartzaile bakoitzak irudi bakarra bidali dezake gehienez, eta garbi adierazi behar du zein olerkirekin dagoen lotuta.

Lanak posta elektronikoz bidaliko dira. Argazkia fitxategi batean bidaliko da hautatutako olerkiaren izenarekin, eta egilearen datuak “egilea” izeneko beste fitxategi batean. (Datuak:Izen-abizenak, jaioteguna edo adina, herria eta herrialdea, helbide elektronikoa, harremanetarako telefonoa (nahi izanez gero), zein olerkiri dagokion argazkia.

Argazki-lanak JPEG formatuko artxibo batean bidaliko dira. Artxiboaren neurriak ezin du 4 MB gorakoa izan, eta bere izenak hautatuako olerkiarena izan beharko du.

Argazkia saritua gertatuz gero, eskatu ahal izango zaio irabazleari kopia digital bat bereizmen handiagoan.

Epeak:

Meatzaldeko Irakurzale Klubaren web gunean argazkiak jasotzeko epea oinarri hauek argitaratzen diren unean hasi eta 2011ko abenduaren 31an bukatuko da, 24:00 orduetan.


*Informazio gehiago: www.irakurzalekluba.com