Menu Close

Olentzero Eguna HERRIZ HERRI

Abanto
Sanfuentes
11:00: Gabonetako eskulanen tailerrak eta aurpegia margozteko, Pilar Albín plazan.
17:00: Olentzero Santa Luziatik jaitsiko da, auzoko kaleetatik. Gozokiak eta ilusioak banatuko ditu helduen eta txikien artean, eta Pilar Abin plazan amaituko du ibilbidea. Hori guztia, Sanfuentesko Abesbatzaren eta Herrizaleak txistularien gabon-kantekin batera.
18:00: “Pailazo-ikuskina” Eskola Zaharretan eta, jarraian, txokolatada eta gaztaina erreak.
Las Karreras
11:00: Gabonetako eskulanen tailerrak eta aurpegia margozteko, Haritzalde plazan.
17:30: Olentzeroren kalejira, La Trinidad plazan hasita; Las Carreras idi-gurdian zeharkatuko du, trikitiaren doinuaz batera.
19:30: Haritzalde plazako ekitaldi-aretoan umetxoentzako “Pailazo-ikuskizuna”. Amaitzean, Olentzerok liburuak eta gozokiak banatuko ditu herriko umeen artean.
Gallarta
11:00: Gabonetako eskulanen tailerrak, Olentzerori Futuna idatzi eta margoztu ahal izango diozue. Gainera, CD zahar bat baduzu, zure gustara apaindu ahal izango duzu. Han dena Eusko Gudariak plazan.
17:00: Kalejira Olentzerorekin eta artzainekin, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museotik; bertan, Olentzeroa abeztuko dugu, Aldatz Gora fanfarrearekin batera. Olentzerok adinekoen egoitza bisitatuko du, eta, El Cerrotik zehar, Bizkaia plazaraino iritsiko da.
20:00: Eusko Gudariak plazan, Olentzerorekin batera, ipuin-kontalari batekin primeran pasatu eta gaztaina erreak jango ditugu.
Muskiz Ortuella
Trapagaran