info+ korrika.org
1.Korrika Oñatitik abiatu zenetik 28 urte igaro dira, ordudanik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena da. Hamaseigarrena 2009ko martxoaren 26an Tuteran hasi eta 11 egunez, gelditu gabe, lasterka zeharkatuko du Euskal Herria. 2.000 kilometro baino gehiago euskararen alde, gau eta egun, zahar eta gazte, gizon eta emakume, hanka luze eta hanka gabe, milaka korrikalari gelditu gabe, apirilaren 5ean Gasteizera heldu arte.
Muskiz, Abanto, Ortuella eta Trapagarandik, hau da, Meatzaldetik, apirilaren 4an (larunbata) pasatuko da, goizaldeko 2:00ak – 5:00ak aldean. Korrikaren data inguruan herriz herri korrika datorrela azaltzeko beste hainbat ekimen egingo dira: antzerkiak, bertso espektakuluak, zinema edo korrika txikiak. Honi guztiari Korrika kulturala deitzen zaio. Beraz, ADI DEIALDIEI!
Lortuko dugu Meatzalde euskalduna!