Ortuellako Udal langileen berbataldea. Normalean astero biltzen zarete?
Ana Tomey: Bai. Gainera partehartzea ona izan da.
M. Isabel Garcia: Astero biltzen gara; haiek behintzat bai; baina nire partehartzea ez da oso ona izan. Ni beranduago sartzen naiz lanera eta.
Elixabet Ruiz: Parte hartzea ona izan zen eta gustura nengoen taldean baina kontratua amaitu zitzaidan eta joateari utzi nion. Beste talderen batera joango nintzateke oso interesgarria baita baina orain nire lanarekin ez daukat denborarik.
Izena eman zenutenean zeuen helburuetako bat, eta pisutsuena, zeuen euskara maila hobetzea izan zen.
Karmele Bordegarai: Bai, horrela izan zen. Gustura egon gara taldean, Karlos (euskara teknikaria) gurekin egon da eta horrek lagundu du mailan. Hasieran agian arraro azen gure artean euskaraz egitea; lankideak gara eta hizkuntza ohiturak… Baina gaiekin ez dugu arazorik, astelehenetan elkartzen gara goizeko lehen orduan eta beti asteburuko pasadizoak, aurreko asteko txutxu-mutxuak… egoten dira! Hala ere, uste dut guk geuk honetaz aparte beste zere do zer beharko genukeela. Ez dakit, ideia oso ondo dago eta gutxienez euskaraz hitz egiteko aukera daukagu (eta gure artean), baina agian trebatzaile bat edo beharko genuke dauzkagun akatsak zuzentzeko, mintza bideratua egiteko, agian ariketaren bat…
Saioa, orain dela urte batzuk Berbabarrin, iaztik Ortuellako Berbalagun eta aurten Abanto-Zierbenako dinamizatzailea…
Saioa Bacigalupe: ba… hasi nintzenean ezin nuen imajinatu hona helduko nintzenik; Berbabarrin parte hartu nuen urte horretan elkartzen ginen euskaltegian eta azkenean ez dakit, baina taberna baten edo gela batetik kanpo egotea, nire ustez oso inportantea da. Bakarrik konturatu nintzen neukan lotsaren horma apurtu nuela kalean topo egiten nuenean haiekin, eta horregatik, gero Berakaldoko eta Sestaoko Berbalagunen parte hartu nuenean konturatu nintzen euskaraz gozatzen hasi nintzela, ondo pasatzen, jendea ezagutzen,… eta iaztik aurrera askoz gehiago inplikatu naiz, ez bakarrik berbataldera joaten, baizik eta bestelako jardueretan parte hartzen; gero, hortik aterata konturatzen zara benetako euskaldunon itsasoa (tantaka… itsasoa osatzera goaz!!) lortzen ari garela, eta orain horretan nago murgilduta…
Berbataldeen euskara maila ona da?
Itziar Lopez: Oso gustura egon naiz berbataldean baina maila aldetik esan dezaket nahiago nukeela euskara maila altuagoa duen talde batean egotea.
Estibaliz Campo: Nahi beste ez. Taldean gustura nago eta euskaraz egiten dugu baina nahiago nuke maila altuagoko talde bat.
Zer deritzezue berbataldeei?
Yolanda Roque: Oso gustura egon naiz aurten berbataldean. Orain arte sortutakoak ez ziren hain dinamikoak izan, jendea laster nekatu zen eta utzi zion etortzeari. Honetan, hasi ginen guztiok jarraitu dugu, eta jende gehiago elkartu zaigu, hori seinale ona da. Lan ona egiten duzue! Besterik ez; nik uste dut jendea oso gustura egon dela talde honetan. Ea hurrengo urtean ere berdin jarraitzen dugun!.
Arantza Centeno: Parke berba taldea proposatuko nuke; umeekin eta ere egoteko.
Maitane Gurtubai: Gustura egon naiz, nire taldea nire mailarentzat egokia da; baina nire adinarentzat ez da hain egokia. Euskaraz mintzatzeko ondo dago metodo hau, beste aukera bat da. Eskerrik asko.
Mari Carmen Arnaiz: Ondo. Gustura gaude. Agian umeekin nolabaiteko talde bat osatzea ondo legoke.
Miriam Garcia: Taldean oso ondo. Baina nik zer edo zer gehiago beharko nuke. Datorren urtean euskaltegira joateko asmoa daukat; eta, ez dakit, berbataldea osagarria edo izatea.
Parte hartzea ona da?
Paqui Galan: Bai, baina azken hilabete honetan ez gara astero elkartu. Uda badator eta…
Isaac Cano: Beno… ez gara astero biltzen eta askotan ez dugu abisatzen. Ez dakit talde honek jarraituko duen. Hala ere, gustura nago eta ekintzetan parte hartzen dut.
Josep Cortada: Orain arte bai, baina uste dut uda datorrela igartzen dela…
Sara Ibañez: Bai! Normalean astero biltzen gara era gustura gaude taldean.
Udan parte hartu nahi zenuke?
Monica Sanchez: Bai, udan ere elkartzea ona dela pentsatzen dut. Ez mozteko.
Mari Sol Escamilla: Bakarrik egon naiz egun batean taldean, orain oporrak hartuko ditut. Datorren ikasturtean ikusiko dugu elkar!
M.Esther Gutierrez: Bai. Udan ere berbataldea jarraitzea gustatuko litzaidake.
Trapagaranen talde bat dago nahiz eta udala eskualdeko egitasmo barruan ez egon…
Mamen Cabornero: Bai. Trapagaranen berbatalde bat dago, baina udalak ez digu kasurik egiten.
Jokin Lara: Normalean astero biltzen gara eta gustura gaude. Ea datorren urtean udalak ere konpromisoa hartzen duen.
Mendi Berbataldea. Zer da hori?
Orats Arana: Mendi Berba Taldea Ortuellako Berbalagun proiektuaren inguruan sortu zen. Talde ezberdinak sortzen zirela ikusirik eta lagunartean dugun mendiarekiko zaletasuna probestuz, halako talde bat sortzea pentsatu genuen. Taldea berez 5 pertsonakoa da, baina noizbehinka, irteera ezberdinetara, jende berria erakartzea lortu izan dugu. Balorazio orokorra oso positiboa da eta txangoak mendizale eta euskaltzale den orori gomendatzeko modukoak; giroa ederra, eskualdeko beste euskaldun asko ezagutzeko aukera, Euskal Herriko txoko pila bisitatzeko parada… denak dira abantailak. Datorren urteari begira Taldearekin aurrera segitzeko asmoa dugu. Mendian ere euskararen alde!
Proposamenik?
Yolanda Roque: Nik iradokizun bat bakarrik egingo nuke. Mota ezberdinetako ikastaroak antolatzea. Adibidez: argazkilaritza-ikastaroak, dantza karibeñoak, sukaldaritza…
Jabier Santamaria: Gurasoak eta seme-alabak elkarrekin parte har ditzaketen ekitaldiak antolatu (ez da erreza baina inportantea, hainbat guraso eta semeen arteko erlazio euskaraz finkatzeko). Eta, bestetik, Nire burua eskaini hitzaldi bat emateko datorren urtean: Doan atera etekina Internet-ari.
Cristina Garcia: Sagardotegira txangoa, bazkaltzera. Eta, euskal dantza tailerra interesgarria litzateke.
Belen Gonzalez: Hilero elkartzearen ideia oso ondo dago, txikiteokide delakoa.
Yolanda Lizundia: Ortuellako barrakoian parrillada bat egitea. Eta ikastaro gehiago: sabel dantza, sukaldaritzakoa…
Ainhoa Alcalde: Asteburuetarako aktibitate gehiago nahi nituzke.
Raul A. Lozano: Ikastaroak antolatzea oso ideia ina dela uste dut, eta nik datorren ikasturteari begira bat proposatuko dut: argazkilaritza digitalari buruz. Ia denok erabiltzen dugu, baina ez dugu ezagutzen argazkilaritzaren oinarriak. Gainera, ikastaroa amaitu eta gero argazkilaritza erakusketa antola daiteke.
Balorazio orokorra ona da?
Edu Juarez: Egitasmoa ondo dago, gaur egun gutxi dira dohainik diren proiektuak eta uste dut hori garrantzitsua dela. Euskaldun berriek euskara denbora eta diruarekin lotu ohi dute eta Berbalagunek iraultzen du ideia hori. Bai debalde delako eta bai borondatezkoa delako ere. Horregatik nahi nuke Trapagaranera ere egitasmoa zabaltzea eta baita ekintza gehiago egitea ere! Guztietara joaten naiz…
Javi Quijada: Berbalagunen ideia ondo dago, klasetik kanpo euskaraz hitz egitea ere garrantzitsua da. Gure taldean oso gustura egon naiz. Hasieran lau elkartzen ginen eta Agurtzane eta Patriciari esker taldearen euskara maila ona izan da. Gero, Agurtzane erditu zen eta Beleni lan ordutegia aldatu ziotenez bi baino ez ginen elkartzen. Beno, askotan Oihanek parte hartu du, eta hori oso ona izan da; arduradun edo “kontrolatzaile” bat izatea esan nahi dut. Kar-kar. Datorren urtean jarraitu nahi nuke, posiblea bada noski! Ah! Gu ta gutarren kontzertua oso gustatu zitzaidan.
Elena Higueras: Oso gustura nago taldean, espero dut mantentzea niretzat oso garrantzitsua da eta daukadan maila mantentzeko behintzat. Zoritxarrez euskara munduan ibiltzeko beste aukerarik ez baitut. Eskerrik asko eta dagoen moduan oso ondo antolatuta dagoelakoan nago.