Menu Close

Meatzaldeko Irakurzale Kluba: “AUTOPSIARAKO FROGAK”

Hona hemen Meatzaldeko Irakurzale Klubak azarorako antolatutako hitzordua:
EGUNA: Azaroak 30, asteartea
ORDUA: 19:30

LEKUA: Las Karreraseko Haritzalde aretoan

SINOPSIA:

Euskaraz egitea, tu egitea da. Garbitasuna zikintzea, normaltasuna apurtzea. Hizkuntza da, baina ezintasunaren eredu. Gaztelania ez zaio inoiz inori inon inposatu; Errege batek esana da, eta ez da euskarari eginiko agresioa hala ere. Euskaraz mintzatzean (demokratek emandako) eskubide bat gauzatzen ari gara. Zenbat horrelako! Zapalketa gogor bat ari gara kontatzen euskaraz egiten dugun aldiro. Herri izatearen froga eta kontzientzia ematen digu euskarak. Bizi garelako froga.