Larunbatean, Meatzaldeko berbalagunok Areatza herria ezagutzera abiatu ginen. Bertan Mikel genuen gure zain, herriko hainbat leku erakutsi eta horiei buruz informazioa eman zigun.
Ordu biak aldera Zornotzako Uxarte sagardotegira joan ginen. Musika, bazkaria, sagardoa eta lortutako giroa izan ziren arratsalde parteko protagonistak.
Berbalagunok primeran pasa genuen!! Eskerrik asko Rakel eta Mari Jose musikariei, baita Mikeli ere!!!
Aupa Meatzaldeko berbalagunak!!!