Astearte goizean Ortuellako OKEn egon ginen Meatzaldeko AEk-k antolatutako Jon Arretxeren hitzaldian.
Bertan Basauriko idazleak bere azken obra aurkeztu zuen, Arrutiren Banda.
Meatzalde osoko euskaltegietako ikasleak gerturatu ziren, irakasleek proposatuta, eurek ere liburua irakurri baitzuten.
Obra kokatzen den Basauriko txokoen argazkiak ikusi genituen eta galdetzeko parada ere izan genuen.