Menu Close

ASTE HONETAKO LABURPENA!

Kaixo, kaixo!!

Aste hauetan informazio asko heltzen ari zaigu mugikorretik: eskulanak, lehiaketak, selfieak,… Saiatuko gara hementxe laburpen txiki bat egiten.

Gurasolagun eta familia guztientzat =>

Basetxe Gaztetxeko kidea den Jugatx Oterok bideo hau bidali digu zuekin konpartitzeko, etxean ditugun materialekin egiteko, espero dugu gustukoa izatea:


Muskizko Euskara ZerbitzutikZirku tailerra” heldu zaigu, hemen duzue linka: 

https://www.youtube.com/watch?v=IuaLSzJCpF8&feature=youtu.be

Guztiontzat =>

Bestalde eta itxialdian egonda ere, BERBALAGUN EGITASMOA inoiz baino biziago dago, hementxe Meatzaldeko gure dinamizatzaileak bidalitako bideoa. Ez ahaztu eta 40aldi honetan ere, euskara mihian eduki!

Orain dela 3 aste egindako argazki lehiaketa eta gero datorkigu SELFIEAREN txanda. Atera zuen etxeko kideekin batera argazkia eta guri bidali! Hementxe duzue kartela eta dinamizatzaileen selfieak!

Honetaz aparte, ezin gara EUSKARALDIAZ ahaztu, beraz, hortxe duzue informazioa =>
“Eta zuk norekin eta nola egiten duzu euskaraz? Hausnartzeko sortu zure mintzagrama eta ekin aldaketari!

Berbalagunok, mintzalagunok eta mintzakideok ere Euskaraldiarako prestatzen ari gara”

Amaitzeko, bertsolariak, euskaltzaleak, pertsona bikainak, lagunak eta beste mila gauza ditugun Aitzi eta Patxiren bideoa uzten dizuegu, disfrutatu eta haiek esaten duten bezala, garai hauetan egonda ere: “Animo BERBALAGUNAK!”

Hurrengo astean ekintza gehiago ekarriko ditugu.
Ez ahaztu Meatzaldean Berbataldeak martxan daudela!
Izan BERBALAGUN !!