Euskaraz aritzeko topaguneak dira mintzodromoak, beraz, apropos baino aproposagoa iruditu zitzaigun ahal genuen beste antolatzea. Trapagaranen eta Ortuellan elkartu ginen hainbat bizilagun zenbait hizpidez aritzeko. Auzokideon artean eta euskaraz, beti ondo!