Menu Close

Otsailaren 4ean: AGATE DEUNA!

Urtero bezala, Otsailaren 4ean Agate Deuna ospatuko da. Meatzaldeko herri guztietan aterako gara kalez-kale eta auzoz-auzo kantatzen.
Anima zaitez!! Hartu etxeko makilik sendoena eta atera plazara kantatzera!!

Asteazkenerako zitak:

Trapagaranen, Eskontrillako taska aurrean 17:45etan .

Ortuellan, udaletxeko plazan 18:30etan

Las Carrerasen, plazan 17:30etan

Muskizen, ikastolako atean 17:30etan
Aintzaldun daigun Agate Deuna

bihar ba da Deuna Agate

etxe honetan zorion hutsa

betiko euko al dabe.

Deuna Agatena batzeko gatoz

aurten be igazko berberak

igaz lez hartu gagizuez ta

zabaldu zuen sakelak.

Opa dautsueguz osasuna ta

Jaungoikoaren eskerra

zuen bitartez txiro ta umilak

ez dabe izango beharra.

Orain bagoaz alde egitera

agur daitzuegu gogotik

Agate Deuna bitarte dala

ez eizue izan kalterik.

EUP!