Menu Close

Argazki Lehiaketaren irabazlea!

Hemen duzu argazki irabazlea!!

Fredensborg-en (Dinamarka) ateratako argazkia da. Neskato bat ikusten da ahateei jana emanez. Lehen argazkia atera nion eta haizearekin batera alde egingo zuela otu zitzaidan une batez. Ez, ez zen, ordea, horrela izan. Eta une hori, une bakar eta errepikaezin hori gatibu geratuko da betiko makinaren erretinan. Neskatoa hazi egingo da, baina adin berean geratuko da ezinbestekoan harrapaturik denboraren aurkako txertoa hartuta.

Zorionak Sergio eta eskerrik asko bideoagatik!!