Liburu honetako idazleek gauza bakarra eskatzen diote Euskal Literaturari: «Aitortzeko geuri ere beste idazle batzuei, beste belaunaldi zaharrago eta gizonezkoago batzuei emandako eskubide berbera. Pott. Lubaki. Eta erdian, tropelean sentitzen ziren Tropelekoak. Beren burua bataiatu zuten denek. So, ici nous sommes, Damen und Herren. Hemen gaude. Gure E.R.A.S.M.U.S esperientziek literaturarekin zerikusi gutxi izan zutela esatera gatoz eta izenez deitu nahi bagaituzue, aski erraz duzuela, aski zoriontsu egingo gaituen etiketa askoz zintzoagoarekin gatozelako. Izatekotan, hobe Orgasmus Erasmus baino».
Oraingo honetan literatura erotikoari ekingo diogu “Orgasmus” hainbat idazleren liburuarekin. Goza ezazue eta etorri gurekin urrriaren 26an Las Karreraseko “Haritzalde” Udal Aretora, 19:30etan.