Menu Close

Korrika dala eta hausnarketa batzuk

Kaixo blogzaleok!
Hemen txertatu dudan artikulua, Koldo Rodriguez Akarregi-ren blog-etik aterata dago.
Zuen iritzien zai…
Hauteskunde kanpaina. Euskara akatzera datoz!uuuuuuuuuuuuuuhhhhhhhh »
09.03.31

09:36:28 , Talaiatik , 450 hitz, 458 aldiz ikusia Atalak: Uncategorized
GOBIERNO DE NAVARRA Vs. AYUNTAMIENTO DE LEQUEITIO KORRIKAREN ABENTURAK ETA DESBENTURAK
Badator Korrika, ezin dut sinistu zelako arin pasatu diren bi urte, oraindik aurrekoa buruan daukat. Emozionatu egiten naiz Korrikarekin, ezin dut agoantatu, eta urte guztian egiten ez dudan kirola (nahiz eta azkenaldian Lekitton arin aringa egitea toka jakun) egun honetan egiten dut, emozinoiak nekeari aurre hartzen dio eta ezin hankak geratu.
Baina aurtengo Korrika notiziaz beteta etorri zaigu. Lehengoa, Euskararen etsai ezagunen eskutik, Nafarroako gobernuaren eskutik. Lehengo aldiz Korrika laguntzeko konpromisoa hartu, baina laster bota da atzera, horretarako aitzakiak erabiliz. Jakina da Sanzen gobernuak urte guztia hauetan Nafarroan aurrera daraman politika glotozida, euskararen desagerpena bilatu nahian, ezagunak dira gobernu honek hartu dituen erabakiak eta egin izan dituenak. Oraingo hau ere politika horren barruan kokatuko nuke, presoan argazkiak agertu direla aitzakiatzat erabilita (hauek ere eskubidea izango dute ba korrika egiteko), aurten lehengo aldiz eman behar zuen dirulaguntza ez ematea erabaki du, aitzakia hutsa. Presoan argazkiak betidanik parte hartu izan dute Korrikan. Presoak herri honen parte dira, eta besteak beste Korrikak dituen helburu berdinak defendatzeagatik daude kartzelan, beraz besteok beste zilegitasun dute, edo gehiago, Korrikan presente egoteko. Baina badakizue, beti aitzakiaren bat behar erasoak estaltzeko eta oraingoan hau erabili behar izan dute.
Nafarroako gobernuarena larria bada, are larriagoa iruditu zait Lekeitioko udalak, edo Ayuntamiento de Lekeitio deitu beharko nioke, hartu duen erabakia. 16. edizioa beteko du aurten korrikak, eta guztietan ez bada ia guztietan Lekeitioko Udalak bere kilometroa izan du, herritar guztiona den kilometroa. Baina aurten gure Alkate Jaun Txit gorenak Korrika ez laguntzea erabaki du, aitzakiatzat krisia eta diru falta argudiatuta. Jarritako aitzakia sinesgarria izango litzateke, Korrikan parte hartzea milioiak kostatuko balu, baina 400 euro inguru kostatzen da kilometroa, eta diru hori udalak ez duela izatea, aitzakia merkea ez ezik lotsagarria ere bada. Makro obretan (faroa, sahiesbidia,…) edo tontokerietan (Turismo bulego mega modernoa, Suspergintza subentzionatzen,…) hainbeste diru gastatzen duen udaletxe batek, eta zer esanik ez alkate eta alkate ordeak dituzten soldata desproportzionatuak ikusita (euren soldatetatik dirua ipini bazuten konturatu be ez ziren egingo diru hori falta zaienik), zelan esan dezakete 400 euro miserable ez dituztela. Lotsagarria iruditzen zait, eta herri osoa be lotsagarri uzten dute.
Egoera Lotsagarri honen aurrean zerbait egin beharra dagoela pentsatzen dut, berriro ere Lekeitioko udalak herrien interesari begiratu beharrean bere poltsikoei eta interesei begiratzen diela argi geratu da, baina modu baten edo bestian Lekeitioko herria korrikaren dagoela erakutsi behar dugu. Horretarako proposamen bi egiten dizkizuet, 40 lagun ia batzen garien bakoitzak 10 euro ipinita, Lekeitioko udalak ipini ez duen diru horri geuk ipini eta Lekitto be Korrikarekin eta euskararekin dagoela erakusteko. Nik lehengo 10 euroak ipintzen ditut, animatzen bazarie bestiok galarrena@gmail.com emailera idatzi eta deituko dizuet. Dirurik ez dutenari, beste proposamen bat, ostiralean goizaldeko 5:20an denok eskolapera bajatzea Korrikari ongi etorria emotera.
HOR DAGO BADA NIRE PROPOSAMENA, LEKITTO KORRIKAREKIN ETA EUSKAREKIN.
4 erantzun » Permalink-a
4 erantzun
Erantzuna from: Talaiatik [Kidea]
Udalak 227 euro eman dizkio AEKri laguntza modura Korrikarako. Diru honegaz justifikatu nahi badute kilometroa ez eroste, lehen lotsagarria bazen egoera, orain lotsagarriagoa da nire ustez. 227 euro emon eta batzun kontzientzia trankil, lotsa gutxi behar da gero. 0.03 euro Lekittar bakoitzeko.
09.04.01 @ 08:32
Erantzuna from: oinaze [Bisitaria]
Idea ona Koldo!!neu be prest nao 10€ isteko, abixako nazu.
09.04.02 @ 10:58
Erantzuna from: beste bat [Bisitaria]
Nik tabernetan be ikusi doraz itxulapikoak horreratarako… en fin, en castellano matizo mejor esaten daben batengandik ze espero daiteke ba? Aurrera korrika!
09.04.02 @ 12:31
Erantzuna from: AIALA [Bisitaria]
NEU BE BAI!!!
09.04.02 @ 13:01