Menu Close

Burrundada: Perkusio egunean izan ginen

Ekainaren 24an Lekeitioko Perkusio Egunean izan ginen (Gazte Bulegoak antolatuta), Ondarroako Berbalagunen taldearekin. Egun aparta izan zen oraingoan ere, yembeak, edozein tamainako danborrak, txalaparta, dantza… Goizean taldeak Lekeition zehar ibili ziren eta gu Markinako senegaldarren talde batekin batu ginen.
Bazkal orduan Hotel Beitian egon ginen eta han aukera izan genuen euskaraz hitz egiteko eta jende berria ezagutzeko.
Arratsaldean, danborra jotzeari ekin genion berriz ere. Giroa nahiko berotuta zegoen eta batek baino gehiago dantzan hasi zen. Nahiz eta eguraldia kaskartu eta euri zaparrada hasi, nori inporta? Kultur etxeko baxuetan sartu eta jo ta jo, dantza ta dantza, eskuak eta oinak apurtu arte.

2006ko ekaina

Lekeitiora helduta. Nora jun bir dou ba?
Gure Berbalaguneko mutilak infiltratuta musikarien artean

Hotel Beitian euskarari ekiten


Gure taldekideek erritmoa hartzen


Bazkaria bajatzeko modurik onena… DANTZAN!


Eneeeeeeeeeeeeee! Neskak solta jakuz!


Markinako Mory. Honek euskarazko klaseak ematen ditu…. SENEGALEN!