Menu Close

EUSKARA ALARMA GORRIAN!

EUSKALDUN ZAHARRAK BEHAR DITUGU!
Eman 11 ordu euskarari!!!

“EZ DEZATELA ONDORENGOAK EUSKARA GUGATIK GALDU ZALA, EUSKALERRIAN ESATEKO BIDERIK IZAN “ (Barandiarango Joxe Migel).
Jakingo duzuen moduan, berbalagun egitasmoa martxan hasi zen orain dela hiru-lau hilabete. Berbataldeak martxan jarri ziren eta orain arte oso esperientzia polita eduki dute. Kontua da, berbataldeak irailean berriro hasiko direla martxan eta EUSKALDUN ZAHARREN premia dagoela talde hoietan parte hartzeko!
Euskaldun zaharra bazara, eta euskarari ordu batzuk eskaini nahi badizkiozu, egin zaitez BERBALAGUNA. Eskatzen den gauza bakarra, astean ordu bat dedikatzea da, berbataldeetako 11 ordutan parte hartzea nahiko delarik.
Berbalagunaren inguruan informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, web orrialde honetan behar duzun guztia aurkituko duzu, bestela deitu ezazue Ondarroa, Lekeitio, Markina-Xemein, Berriatua eta Etxebarriako udaletxeetara, edo bestela, Lekeitio eta Ondarroako AEK-ko euskaltegietako telefono hauetara:
Lekeitioko AEK: 946842869
Ondarroako AEK:946134021
2006ko iraila