Aupa Berbalagunok,
Gehientsuonontzako ikasturtea irail edo urrian hasi bazen ere, Ondarroako Berbalagun egitasmoarentzako kurtsoa oraintxe hasten da. Urte berriarekin batera, pilak ondo-ondo kargatu, euskara lagun hartu , eta iaz egindakoak ondo aztertu ostean, berriro ere abantean jartzeko sasoian gaude. Orain artean gurera hurbildutakoak berton jarraitzea espero dugu, bidean galdutakoentzako ere lekua gordea daukagu, eta lagun berriak egiteko irrikitan gaude.
Urtero modura, euskara praktiktu nahi dutenentzako mintzalagunak topatzeko prest gaude. Talde txikietan, eta musutruk, lagun giroan euskaraz berba egiteko aukera emango du Berbalagunek.
Orain artean, baina, martxan egon garen taldeok ez dugu gainontzeko taldeon berri handiegirik eduki. Elkar ezagutzen dugu, baina ez dugu elkarrekin gauza handirik egin. Ea aurten, denok batera zer edo zer egiteko aukera daukagun. Ideia horrekin, Errioxara irteera egiteko asmoa daukagu apiril edo maiatzean. Baina, lasai, bidaiaren gaineko berri zehatzagoa hurrengo asteetan emango dugu eta.
Era berean, okerrik ezean, Berbalagun kontzertua ere antolatuko dugu uda baino lehen. Ez da gutxi, ezta? Proposamenik?
Bien bitartean
ondo segi