“Iraganean beltz, gaur amets, bihar baietz”
Maiatzaren 15ean burutu den “Agurainen 15 ordu euskaraz” egunaren lehenengo edizioak euskarari eta euskararen erabilerari bultzakada goxo-berria eman dio. Azken hamarkadetan euskara berreskuratzeko bidean egindako esfortzu eta emandako urratsak asko eta onak izan diren arren, egun honetan zera adierazi dugu: BAIETZ! Euskararen bidean aurrera egingo dugula eta euskararen erabileraren aldeko erronkari eutsi egingo diogula! Erronkaz beteriko bide honetan ezinbestekoak dira denon konpromisoa, parte hartzea eta ilusioa euskarak urrats berriak eman ditzan. Baietz hau ere lortu!!. (56 argazki)
Lope de Larrea ikastolako haurren abesbatzak ederki egin zion aurre eguraldi kaxkarrari eta bere kantuez giroa alaitu.
Aguraindarroooook! Aguraindarroooook! Aspaldiko ohiturari eutsiz irakurri zigun Oihanak bandoa goizeko 9:30etan
Lurzorua irristakor bazegoen ere, ez ziren beldurtu gazteak eta gogoz ekin zioten elkarren arteko lehiari!
Musika eskolako gazteek talde euskaldunen bertsioak jo zituzten tenperatura pixka bat igotzeko, eta baita lortu ere!
Eguerdia heldu orduko berotu da giroa. Baina, hau ez da posible! Furgoneta barruan bost lagun eta bakarra korrika?
Aiba! Ez dago tokirik! Baina guk ere mezu biribila idatzi nahi dugunez, hementxe jarriko dugu (Maialen Lujanbiok aurtengo txapelketan, azken agurrean botatakoa): “herri hau sortzen segi dezagun euskaratik eta euskaraz”
Bazkaltzeko ordua iritsi da. Ezin kabitu San Juan plazako Olbean. Kristoren hotza, baina baita kristoren bazkaria eta giroa ere!
Borobil handia egin eta denok dantzara! Irakasle ona dugu Ainhoa eta ederki irakasten dizkigu dantza pausu berriak.
Eta irratian elkarrizketak, mahai inguruak… etenik gabe. Musikari gazteei entrebista egiteko txanda.
Lau pilotariak pilota-jokoan eta bi hauek bertso-jokoan. Unai eta Oihanek ederki egin zuten bere komentarista lana.
Soinu-teknikari lanak, kantuan gero… Ez zuten lan makala egin gure musikari gazteek! Eutsi horri, Unai!
Irratiko azken txandan umeei egin zien entrebista Nagorek. Gustura aritu ziren beren kontuak irratian azaltzen.
Eta 15 orduren buruan… Korrikaren amaiera. Baina… Non dago helmuga? Suziri hauek erangidako kea besterik ez dut ikusten!
Copyright 2009
Gure helbidea: Agurain.org – Agurain 01200 – Araba (Euskal Herria)
administrador@agurain.org
