Pasa den igandean, urtarrilaren 16an, Mendilagunekin Krutzetatik Orixolera joan ginen euskara lagun.
Goizeko hotz eta izotzak alde batera utzi genituen lehenengo aldapan eta eguzkiaren lehenengo izpiekin hasi ginen ibilbidean osatzen. Ibilbide polita izan zen eta eguraldi ederrak ederto lagundu gintuen. Orixoleko tontorrean merezitako mokadutxoa hartuta ekin genion jaisteari eta bukatzeko, Legution garagardo eta ardotxo batzuen laguntzaz ibili ginen tertulian.